Letra da Música: Akelarreko Batzarra - Adhur

Esse letra de Adhur já foi acessado por 143 pessoas.

Publicidade
Comente

Veja também o vídeo da música tocada.


Ortziren gidaritzapean tximistak zeru-sabaia ebakitzen du,
Ekaitzak sorturiko euria dario zeruari,
Eta han goian, zeru-sabaiean,
Iluntasunaren erregetzapean, hilargi-amak
Harrotasunez bere zerutiar tronutik dihardu desafiatuz.
Bera, zeruko izar eta gaueko ezein izakiren gainetik, Urtziaren aurpegia.
O, zu jainko, zure aurrean, makurtzen gara, zure indar eta jakituriaren
Partaide egin gaitzazu.
Odeiren agindupean ekaitza sortzen den bezala,
Jentilek jaurtikiriko harriak mendien aurka lehertzean
Egiten duten garrasia, berau izan dadila gure garaipenaren guda-irrintzi.
Egoik zabal beza lur, baso, itsaso eta zeruetan zehar
Gure garrasia, Basajaunaren eremutik Anbotoko Mari sorgin-jainkosaren lurpeko erreinu bitarte.
Gaueko jeinu eta iluno guztiek babestuko gaituzte
Lur-zeru guztien jabe eginez,
Behin hala gurea izan zena, berriro ere izango baita.


Quer fazer uma correção nesta letra?





    Comentários (0) Postar um Comentário

    Nenhum comentário encontrado. Seja o primeiro!