Esse letra de Asgarth já foi acessado por 97 pessoas.
Bistas ezagutzen nuen,
larunbat gaueko neska polita zen,
askok maite zuten bera.
Hots egiten zidan arren
urrun jarraitzen nuen
baina gaueko giroan
nereak egin zuen.
Argi gabeko kalean
biok elkar begira,
zure soineko txuriaz
zeharo txundituta.
Bere besoetan nahi gabe
preso bat bilakatua naiz.
Azkar gerturatu nintzen
kontzientzia hartu gabe.
Muxu eder bat izan zen
estarritik su ematen.
Ahoa gozo,
mingaina bero.
Errudun nintzen
hurrengo goizean.
Aurrean izatean uko egingo diot,
atrakzioa aurka izan arren.
Berak sumendi baten garraren antzera
erretzen nau nere erraietan.
Berak itsasoko ur gaziaren antzera
itotzen nau nere erraietan.
Barrutik erretzen nau(e)n sugarra
kemen hutsez ez dut itzaliko.
Zugandik urrundu beharrean,
ziur ez zaitudala ahaztuko.
Para enviar você precisa efetuar um cadastro gratuito no site. Caso já tenha um cadastro, acesse aqui.
Acesse agora, navegue e crie sua listas de favoritos.
Entrar com facebook Criar uma conta gratuita
Comentários (0) Postar um Comentário